Politika -

Botere Judizialaren Kontseilua

Bokalek plenoko 900 euro jasoko dituzten ala ez bozkatuko dute

Botere Judizialaren Kontseiluak erabakiko beharko du gainera, erabateko arduraldia ez duten bokalek batzorde bakoitzean parte hartzeagatik 350 euro jasotzea egokia den.

Grande-Marlaska epailea. Argazkia. EFE
Grande-Marlaska epailea. Argazkia. EFE
Grande-Marlaska epailea. Argazkia. EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusi (BJKN) berriak erabateko arduraldia ez duten bokalek jaso behar dituzten diru kopuruen gaineko bi erabaki hartu beharko ditu. Bi bozketa egin beharko dituzte: Lehenengoan bokal horiek plenoetara joateagatik 900 euro jaso behar dituzten ala ez erabaki beharko dute, eta, bigarrenean, batzordeetako bileretara joateagatik 350 euro jasotzea egokia den.

BJKN berrituta, orain kontseilu horretako parte hartzaile gutxik batzuk soilik eskainiko diote egun osoko jarduna lan horri.

2014ko Aurrekontuetan bokalei dietak ordaintzeko partida bat dago aurreikusita, baina orain Botere Judizialaren Kontseilu berrituak hartu beharko du azken erabakia. Aurreko Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak honako proposamena utzi zuen mahai gainean: batzorde iraunkorreko kide ez diren bokalek plenoko 900 euro jasotzea, eta 350 euro jasotzea parte hartzen duten batzordeetako bilera bakoitzeko.

Alderdi Popularrak Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren erreforma onartu zuen Gorteetan. Erreformaren ondorioz, aurrerantzean batzorde iraunkorreko bost kidek eta presidenteak soilik eskainiko diote egun osoko jarduna Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari. Sei horiek bakarrik izango dute bulegoa, eta gainerako bokalek plenoetara eta batzordeetako bileretara bakarrik azaldu beharko dute.

20 bokal berriak karguaz jabetuko dira gaur, Espainiako Juan Carlos I. erregearen aurrean zin egiten dutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Gaur Eguneko albisteak BJKN gaur