Politika -

Bilbon

Sevilla II kartzelan dauden ETAko presoen egoera salatu dute

Gose greba utzi egin dute "osasun arazo larriengatik" baina "borroka kalean jarraitzearen alde" agertu eta "bakartze neurrien amaiera" eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira Bilbon Sevilla II kartzelan dauden ETAko "presoen egoera salatzeko".

"Euskal preso politikoen eskubideen alde. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lelopean egin dute elkarretaratzea, eta bertan izan dira, besteak beste, Maribi Ugarteburu Sortuko kide eta EH Bilduko legebiltzarkidea, Niko Moreno eta Arantza Urkaregi eta Periko Solabarria ezker abertzaleko kide historikoak.

Tamara Martin antolatzaileen ordezkariak adierazi duenez, Sevilla II kartzelako ETAko presoek gose greba "osasun arazo larriengatik" utzi duten arren, "borrokak kalean jarraitu behar du" eta presoei aplikatzen zaizkien "bakartze neurriei amaiera jarri" behar zaie.

Halaber, Martinek gogora ekarri du igandean Donostiako Boulevarrean presoen eskubideen alde egingo den mobilizazioa. Gainera, datorren astean elkarretaratzeak egingo dituzte Bilboko udaletxearen aurrean, 12:00ak eta 13:00ak artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea