Politika -
Sevilla
Sevillan gose greban dauden presoei elkartasuna, udaletatik
Mozioak onartu dituzte, EAJren babesarekin, Arrasaten, Hernanin eta Laudion, euskal presoen "isolamendu amaigabea" amai dadila exijitzeko.
Erredakzioa
Laudioko, Hernaniko, Arrasateko eta Gasteizeko udaletatik elkartasun mezuak helarazi dizkiete Sevilla II espetxean duela 30 egun gose greba hasi zuten euskal presoei, eta "isolamendu amaigabea" amaitzeko eta "oinarrizko eskubideak errespetatzeko" eskatu dute.
Donostian emandako prentsaurreko batean Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak eta Enara Izagirre Sevilla IIko presoen ordezkariak "sakabanaketa amaitzea" eskatu diote Espainiako Gobernuari, eta Sevilla IIko espetxeko zuzendaritzari eta Kartzela Zuzendaritzari "euskal presoek bertan bizi duten muturreko egoerari amaiera eman diezaiotela" exijitu diete. Era berean, euskal presoak berriz elkartzea aldarrikatu dute.
Euskal gizarteari ere "bakearen eta giza eskubideen errespetuaren aldeko" ekimenetan parte hartzeko deia egin diote.
Azkarragaurizarrek azladu duenez, Arrasaten, Hernanin eta Laudion gose greban 30 egun daramatzaten sei presoei elkartasuna adierazteko mozioak onartu dituzte, EAJren babesarekin.