Politika -

Fabra auzia

Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote Carlos Fabrari

Ogasun Publikoaren kontrako lau delitu egotzi dizkio Castelloko Auzitegiak. Dena dela, eroskeria eta influentzia-trafikoa delituen errugabe jo du.

Carlos Fabra, epaiketara sartzen.
Carlos Fabra
Carlos Fabra, epaiketara sartzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Fabra Castelloko Aldundiko eta eskualde honetako PPko presidente izandakoari lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Castelloko Auzitegiak, Ogasun Publikoaren kontrako lau delitu egotzita.

Eroskeria eta influentzia-trafikoa delituen aurrean errugabe jo ditu Auzitegiak Fabra bera, Vicente Vilar enpresaburua eta Montserrat Vives Villarren emazte ohia.

Fabrak 693.000 euroko isuna ordaindu beharko du eta kalte-ordain gisa ere diru kopuru hori pagatu beharko dio Ogasun Publikoari.

Fabraren emazte ohiari, Amparo Fernandezi, bi urteko kartzela zigorra eta 274.000 euroko isuna eta beste horrenbesteko kalte-ordaina ezarri dizkiote Ogasun Publikoaren kontrako bi delitu egotzita.

Bestalde, Miguel Prim Alderdi Popularreko senatari ohia influentzia-trafiko delituan errugabetzat jo du Castelloko Auzitegiak.

Fabrak helegitea aurkeztuko du

Bestalde, Carlos Fabrak Auzitegi Gorenean, eta bere kasuan Konstituzionalean, helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Dena dela, epaia osotasunean oraindik ez duela ezagutzen adierazi du.

Bere "errugabetasuna" aldarrikatu du Fabrak eta lau urteko kartzela zigorra egotzitako lau delituetako bakoitzari dagokiola azpimarratu du.

PPko buruzagi ohia "pozik" agertu da eroskeria eta influentzia-trafikoa delituen aurrean errugabe jo dutelako. "Politikoki garrantzitsuena zein gaitik" errugabe jo dutela nabarmendu du eta zigortutako delituak "Ogasunarekin dituen gai pribatuak eta errekurrituko dituenak" direla esan du.

Castelloko Aldundiko presidente ohiak epaiaren inguruko nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskainiko du asteartean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea