Politika -

Mintegia

Iritziak partekatuko dituzte 50 bat biktimak Donostian

Iritzi horiek biltzea du Jaurlaritzak helburu, une ''konplikatu'' honetan ''biktimen kezkak eta minak ezagutzeko''.

Terrorismoaren biktimei zuzendutako mintegia Donostian

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak Euskadin bizi diren terrorismoaren biktimei zuzendutako mintegia antolatu du astearte eta asteazken honetan, Donostian.

Beren eskubideen inguruko informaziorako, hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat eskaintzea du ekimenak helburu, biktimek beren ekarpenak egin ditzaten, irizpideak azal ditzaten eta esperientziak parteka ditzaten.

Iritzi horiek biltzea da Jaurlaritzaren asmoa, ''biktimen kezkak, minak, eta atsegin dutena ezagutzeko'' jorratzen ari den ikerketarako.

Alde teoriko eta akademikoa landu du lehen jardunaldiak, eta, bigarren egunean, biktimak izango dira protagonista. Talde txikitan bilduko dira eta, dinamizazio-teknikak erabiliz, beren esperientzien, nahien eta beharren berri emango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea