Politika -

Jaurlaritzaren ekimena

Iceta gotzaina, 'ados' poliziaren biktimak ikasgeletara eramatearekin

Icetaren hitzetan, Elizaren “betebeharra” adiskidetzea “egonkorra eta behin betikoa” egingo duten baloreak bultzatzea izan behar da.

Mario Iceta. EITB.
Mario Iceta. EITB.
Mario Iceta. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziaren indarkeriaren biktimek EAEko ikastetxeetan euren lekukoa emateko Jaurlaritzaren ekimenarekin “ados” dagoela esan du gaur Mario Iceta Bilboko gotzainak. Orain arte, ETAko eta GALen biktimek soilik parte hartu dute aipatu ekimenean.

Irailaren 17an egingo duten Eliza diozesiarraren eguna aurkezteko agerraldian, Icetak bake prozesua eta bide horretan elizak egin behar dituen ekarpenak izan ditu hizpide.

Azaldu duenez, azken hiru urteetan, Elizari ez dio “inork” eskatu ETA eta Espainiako Gobernuaren artean aritzea.

“Ez digute inongo eskaerarik egin, baina laguntza behar dutenekin lan egiteko prest gaude beti”.

Icetaren hitzetan, Elizaren “betebeharra” adiskidetzea “egonkorra eta behin betikoa” egingo duten baloreak bultzatzea izan behar da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Adiskidetzea Euskadin Hezkuntzako albisteak 2024 Polizia abusuen biktimak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur