Politika -

Tafallako Udala

Babesa PSNk, Del Rioren aurkako mozioa bozkatu ez zuten zinegotziei

Dena den, ETAko preso ohiak egindako delituek 'nazka' ematen diotela berretsi du Roberto JimenezNafarroako sozialisten buruzagiak.

Roberto Jimenez PSNko burua, aurreko agerraldi batean.
Roberto Jimenez
Gaitzespen mozioak polemika piztu du Tafallan

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ines del Rio ETAko presoaren aurka Tafallako UPNk aurkeztutako mozioaren bozketan osoko bilkuratik atera ziren zinegotzi sozialistei "bere erabateko babesa" erakutsi die Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak eta bere gain hartu du zinegotzion jokaera.

Parot doktrina indargabetuta geratzean libre geratutako Ines del Rio presoaren jaioterrian, Tafallan, ETAko kidearen "curriculum krudela" gaitzesteko mozioa onartu zuen atzo Udaleko Osoko Bilkurak, UPNren botoekin. Regionalistek aurkeztu zuen mozioa, eta bozketan parte ez hartzeko PSN, Bildu eta Iniciativa por Tafalla alderdietako zinegotziak aretotik atera ziren.

Zinegotzien jarreraz galdetuta, babesa agertu die eta UPNren jokabidea kritikatu du: "Batasuna eskatzen duten gaiak dira, eta ez dira erabili behar", erantsi du. Dena dela, Tafallako preso ohiak egindako delituek "nazka" ematen diotela berretsi du.

"Demokrata naizen aldetik, botere banaketan sinesten dut. Zuzenbide Estatuak funtzionatu egin du, epaia ezarri du eta orain betetzea dagokigu, gustatu ala ez", esan du Jimenezek Parot doktrina indargabetu duen Estraburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiaz.

Ines del Rioren ekintzek "nazka ematen digute denoi, ez da ideologia kontua, etikoa eta morala baizik" azpimarratu du. Horren ildotik, PSNren terrorismorekiko jarrera "beti irmoa" izan dela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea