Politika -

Galdeketa 2014ean

Sanchez-Camacho: 'Artur Mas ez da inor Espainia hausten saiatzeko'

Katalunian "Konstituzioaren kontrako" galdeketa deituz gero, "neurri egokiak" eskatuko dituela ohartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alicia Sanchez-Camacho PPCren buruak esan duenez, Artur Mas Kataluniako presidentea "ez da inor" Espainia hausten saiatzeko, eta, Katalunian "Konstituzioaren kontrako" galdeketa deituz gero, "neurri egokiak" eskatuko dituela ohartarazi du.

Katalanek euren etorkizuna erabakitzeko, 2014an galdeketa deitzeko bere esku dagoen guztia egingo duela azpimarratu zuen atzo Masek, eta 2013a bukatu baino lehen, eguna, galdera eta emango dituzten pausoak zehaztuko dituela gaineratu zuen.

Bartzelonan egindako prentsaurreko batean Camachok adierazi duenaren arabera, Mas "ez da inor Espainia apurtzen saiatzeko eta legez kanpoko erreferenduma egiteko", eta, bide batez, abisua eman du: "Gobernuarekin hitz egingo dut horren inguruan har litezkeen neurriez, eta gaur bertan idazki bat igorriko diot, galdera eta galdeketa ezin direla Konstituzioaren esparrutik kanpo egon esateko".

Idazkian zera adieraziko du: 'Katalunia banantzeko galdetzen badute, neurri egokiak hartzeko eskatuko dut, gure ustez Katalunian ezin baita onartu espainiar guztiak banantzeko galdera bat egitea, eta galdeketa hori erabat legez kanpokoa izango litzateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea