Politika -

Iruñea

Ikurrina defendatu eta 'salbuespen egoera' salatu dute, Iruñean

Epailearen aurrean deklaratu ostean, San Fermien jaien hasieran ikurrina handi bat jartzea egotzitako 6 lagunak aske gelditu ziren karguekin.

Ikurriñaren aldeko manifestazioa Iruñean. Argazkia: EiTB
Ikurriñaren aldeko manifestazioa Iruñean. Argazkia: EiTB
Ikurriñaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñean

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Iruñea askatasunez" herri mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute larunbat honetan Iruñean ikurrinaren alde. Martxa horretan, uztailaren 6an egindako ekintza baketsu eta errebindikatiboa pertsonak eta ideologiak kriminalizatzeko erabiltzea salatu dute.

Manifestariek ikurrina erraldoi bat eta Nafarroako bandera erakutsi dituzte Nafarroako hiriburuan.

Halaber, babesa erakutsi nahi izan diete sanferminetako txupinazioan Iruñeko udaletxe aurrean ikurrina zabaltzeagatik joan den astean atxilotu zituzten sei lagunek. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske gelditu ziren karguekin.

Manifestariak Nafarroako Jauregik eta San Jose plazatik igaro dira. "Iruñea Askatasunez" herri mugimenduak ohar bidez salatu duenez, pertsona horiek atxilotzeak eta Bilduko zinegotzi bat deklaratzera deitu izanak Iruñean salbuespen egoera bizi dela agerian uzten dute.

Bestalde, Sinboloen legea gaitzetsi dute, ikurrina legez kanpo uzten duelako.

Elkarbizitzaren aldeko konpromisoa nabarmendu dute, eta 2010eko sanferminetako istiluetan inputatutako 13 lagunei babesa erakutsi diete.

Azaroaren 9rako manifestazioa deitu dute, eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea