Politika -

'Parot doktrina'

Del Rioren kasua aztertzen hasi da Auzitegi Nazionala

Angel Juanes Auzitegi Nazionaleko presidenteak dagoeneko ohartarazi du ez dutela presoak askatzeko erabaki "orokorrik" hartuko.

Ines del Rio presoa. Artxiboko irudia: EFE
Ines del Rio presoa. Artxiboko irudia: EFE
Ines del Rio presoa. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ezohiko bilkura egingo du gaur Ines del Rio ETAko presoaren egoera aztertzeko. Bilera 09:15ean hasi da, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Gobernuaren helegitea atzera bota eta gero. Halaber, 'Parot doktrina' aplikatzeagatik, Del Riori kalte-ordaina eman beharko dio Exekutiboak.

Auzitegi Nazionaleko 18 magistratuek gaia berriro aztertuko dute ostiralean, Auzitegi Nazionalak ETAko beste bi presoen helegiteak aztertuko dituen egun berean, doktrina horren aurkako helegitea aurkeztu baitute.

Josefa Mercedes Enaga Bartzelona taldeko kidearen errekurtsoa aztertuko du ANk. Enaga 1987ko ekainean Hipercorren egindako atentatuagatik zigortu zuten. Juan Manuel Piriz Lopezen helegitea ere aztertuko du, 80ko hamarkadan ETAko kide ohi bat hiltzeagatik zigortutako presoarena hain zuzen.

Estrasburgoko ebazpenak beste presoei nola eragingo dien ere ostiralean aztertuko du Auzitegi Nazionalak.

30 bat helegite

ETAko presoen 30 bat errekurtso aztertzeko ditu Auzitegi Nazionalak, eta narkotrafikatzaile talde bateko kide baten helegitea ere aztertu beharko du.

Astearteko saioa egin baino lehen, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari informazioa emateko aukera eman diote magistratuek, bertatik jakitera eman dutenez. Europako Giza Eskubideen Auzitegiko ebazpena baloratzeari uko egin diote Ministerio Publikoko iturriek, Estrasburgoko testua sakon aztertu arte behintzat.

Ez dute erabaki orokorrik hartuko

Edonola ere, Angel Juanes Auzitegi Nazionaleko presidenteak dagoeneko ohartarazi du ez dutela presoak askatzeko erabaki "orokorrik" hartuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Espetxe politika Giza Eskubideen Europako Auzitegia