Politika -

Polizia operazioa

EH Bildu: 'Ikurriña erraldoia jartzea ekintza baketsua izan zen'

UPNk hiria kudeatzeko dituen "gabeziei" egotzi die EH Bilduk azken egunetako "polizia operazioa" eta Ikurren Legea bertan behera uzteko eskatu du.

Iruñean jarritako ikurriña erraldoia. Argazkia: EFE
Iruñean jarritako ikurriña erraldoia. Argazkia: EFE
Iruñean jarritako ikurriña erraldoia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Fermin jaiak hasi baino lehen Iruñeako Udalaren aurrean jarri zuten ikurriña erraldoia "desobedientzia ekintza baketsua" izan zela defendatu du EH Bilduk. Ikurren Legea bertan behera "berehala" uzteko ere eskatu du.

Aritz Romeo eta Ana Barrena Iruñeako Udaleko Aralarreko zinegotziek eta Eva Aranguren, Peio Martinez de Eulate eta Patricia Perales EH Bilduko zinegotziek prentsaurrekoa eskaini dute arratsaldean. Peralesek epailearen aurrean deklaratu zuen atzo ikurriñaren istiluekin lotura zuelakoan.

Azken egunetan izan diren atxiloketak "UPNk ikurriñarekin eta horrek duen esanahiarekin duen obsesioaren irudi" direla esan du Aritz Romeok. "Bandera hau jarraitu eta kriminalizatzen da, hiritar zati handi baten ikurra den bandera", baieztatu du.

Romeok adierazi duenez, "Ikurren Legea sortu zuten horretarako". "Legea Nafarroan eta Iruñean errealitate eta identitate ezberdinekin errespetuan bizi nahi duten herritarrei jarritako ezarpen ideologikoa", esan du.

Ikurren Legea "bertan behera berehala" utzi behar dela gaineratu du Romeok. "EH Bilduk lege kriminilizatzaile eta ezartzailea bertan behera uzteko ekimena jarriko du abian. Gizarte arloko eta politika arloko eragileei helaraziko diegu hori", azpimarratu du.

"Ez dugu onartzen Patricia Peralesen deklarazio hartzearekin gure proiektu polikoaren aurka egin nahi izan den kriminializazio saiakera", amaitu du.

Bestalde, Patricia Peralesek errugabetasun-presuntzioa defendatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea