Politika -

Sanferminetako txupinazoa 2013

Sei atxilotu, sanferminetan ikurrin erraldoia zabaltzea egotzita

Desordena publikoak egitea egotzi diete. Polizia iturrien arabera, Xabier eta Iker Gartzia anaiak, Josu Gracia, Iñigo Balbas, Natxo Barriuso eta Mikel Valdivielso dira atxilotuak.

Making of-a: nola jarri zuten ikurrina Iruñeko udaletxe plazan?

5:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu Iruñean 2013ko sanferminetan udaletxeko balkoiaren aurrean ikurrin erraldoia paratu zutelakoan, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez. Atxilotuei desordena publikoak egitea egotzi diete. Ordezkaritzak zabaldutako prentsa oharrean ez da beste argibiderik ematen.

Polizia iturriek jakinarazi duenez, Josu Gracia, Xabier eta Iker Gartzia anaiak, Iñigo Baldas, Natxo Barriuso eta Mikel Valdivielso dira atxilo hartutakoak.

Atxiloketa gehienak 08:30 aldera egin dituzte, Iruñeko Alde Zaharrean eta Santo Domingo inguruan.

Gertakariak San Fermin jaien txupinazoan, uztailaren 6an, jazo ziren. Historian lehen aldiz, txupinaren jaurtiketa hogei minutuz atzeratu zuten, ezustezko ekintza horren ondorioz. Arrantzalez mozorrotutako hainbat lagunek ikurrin erraldoi bat zabaldu zuten, kanaberak baliatuta, Iruñeko udaletxeko balkoiaren aurrean.

Atxiloketon harira, Espainiako Gobernuak Iruñean duen Ordezkaritzaren egoitza aurrean hainbat lagun elkartu dira, "errepresioa eta epaiketa politikoak" salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea