Politika -

Luis Goñiren atxiloketa

Bilduk eta Aralarrek Goñiren kontrako 'ekintza bortitza' salatu dute

"Protesta guztiz baketsua zen, erresistentzia pasiboan oinarritutakoa, indarkeriarik gabekoa", azaldu dute. Poliziaren ekintzak zaurituak eragin zituela ere salatu dute.

Luis Goñi Segiko kidearen atxiloketa. Efe.
Luis Goñi Segiko kidearen atxiloketa. Efe.
Luis Goñi Segiko kidearen atxiloketa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu eta Aralar-Nabai talde parlamentarioek Poliziak Luis Goñi atxilotzeko erabilitako "ekintza bortitza" salatu dute. Goñi 200 pertsona inguruk osatutako herri-harresi batek babestuta zegoen, Iruñako Nabarreria plazan.

Barne Ministerioak eta Gobernuko Ordezkaritzak agertutako iritzia oso bestelakoa da. Bi erakundeen ustez, Luis Goñiren atxiloketa azkarra izan zen, bost minutu eskas iraun zituen eta ia istilurik gabe gertatu zen.

Bozeramaileen mahaia amaitu ostean, Bakartxo Ruiz Bilduko bozeramaileak "Poliziaren ekintza bortitza" salatu du: "Grabatuta dago, protesta guztiz baketsua zen, erresistentzia pasiboan oinarritutakoa, indarkeriarik gabekoa". Gainera, atxiloketan zenbait pertsona zauritu egin ziren, parlamentari bat barne, eta Parlamentuko langile bat ere. Ruizek ez du zaurituen izenik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aralar Nafarroa