Politika -
Urte judizialaren irekiera
Urkullu: 'Botere publikoek ETAren desegitean lagundu behar dute'
Euskadin bakea eta bizikidetza lortzeko, lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza konpromiso hori hartzeko prest daudela adierazi du Urkulluk.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz, ETAren behin betiko amaiera lortzeko beharrezkoa da botere publikoen esku-hartzea, horrekin errazagoa izango delako Euskadin bizikidetza eta bakea indartzea.
Urte judizialaren irekiera ekitaldian egindako agerraldian, lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza konpromiso hori hartzeko prest daudela azpimarratu du Urkulluk.
ETAk ekintza armatua utziko zuela iragarri zuenetik bi urte igaro direnean, lehendakariak "zentzugabeko indarkeria horren biktima izan direnak babesteko" deia egin du.
Honen ustez, garai batean indarkeria justifikatu edota erabili zutenen esku dago orain indarkeria horren amaiera.
Gainera, argi utzi du botere publikoek bide horretan lagundu behar dutela, beti ere, oinarri etikoak eta legaltasuna errespetatuz.