Politika -

Euskal bidea

EH Bilduk babesa eskaini dio EAJri, prozesu soberanista egin nahi badu

"Hasiera batean akordio zabalak lortzea zaila izango bada ere, posible izango da plataforma gisa balioko duten akordio txikiak egitea", Hasier Arraizen arabera.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Euskal Herriak bere bidea behar duela aldarrikatu du EH Bilduk

0:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu Eusko Legebiltzarrean EAJ babesteko prest agertu da, Jaurlaritzak euskal bidea egiteko konpromiso "garbiak eta zehatzak" hartzen baditu.

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak eta Juanjo Agirrezabalaga EH Bilduko legebiltzarkideak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian, egoera politikoaz hitz egiteko.

Arraizen arabera, Kataluniako egoerak erakutsi du ez dagoela hirugarren bide baterako lekurik, eta, horregatik euskal bidea garatzeko eskua luzatu die eragile sozialei eta politikoei. Halaber, prozesu soberanista erakundeetara eramateko asmoa ere agertu du.

"Hasiera batean akordio zabalak lortzea zaila izango bada ere, posible izango da plataforma gisa balioko duten akordio txikiak egitea", gaineratu du.

Hala, EH Bilduk Politika Orokorreko osoko bilkuran bide hori egin nahi duten indar politiko guztiei egindako eskaintza aipatu du berriz ere.

Babesa eskaini dieten herritarrei prozesu honetan parte hartzeko aukera ez ukatzeko eskatu dio PSE-EEri. Erabakitzeko eskubidea planteatzen bada sozialistak aurrean izango direla adierazi du Patxi Lopezek, eta, horren aurrean, paretik kentzeko eskatu dio Arraizek Lopezi.

Kataluniako Parlamentuak atzo onartutako ebazpenaren harira, Juanjo Agirrezabalaga legebiltzarkidean nabarmendu du Euskal Herriak ere bere bidea egin behar duela eta subiranotasun osoa lortzeko bideorria adostea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea