Politika -

ETAren aparatu militarra

Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri dio Frantziak Jurdan Martitegiri

Gorka Azpitarteri eta Alexander Uriarteri, berriz, 5 eta 4 urteko espetxe-zigorra ezarri die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Auzitegiak (Frantzia) zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jurdan Martitegiri, ETAren aparatu militarrean izandako erantzukizunagatik. 2009ko apirilean atxilotu zuten Martitegi, Gorka Azpitarterekin eta Alexander Uriarterekin batera. Bi horiei bost eta lau urteko espetxe-zigorra ezarri diete.

Leporatzen dizkieten kargu guztien errudun jo ditu epaitegiak hiru akusatuak.

Instrukzioak utzitako datuak oinarri hartuta, ''ondoriozta daiteke Martitegi ETAren aparatu militarraren erantzulea'' zela, eta ''aktibistak prestatzeko ardura'' zuela, Nathalie Dutartre auzitegiko presidenteak plazaratutako testuak jasotzen duenez.

Martitegiri atzemandako dokumentuak (eskuz idatzitakoak) izan ditu oinarri. Lehergailuen eta armen erabileraren inguruko testuak ziren.

Azpitarte eta Martitegi dagoeneko espetxean ziren (azken horri zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten martxoan). Uriarte, berriz, aske zegoen, zaintzapean, ia lau urte behin-behineko espetxealdian egon ondoren.

Zigorra bete ondoren, behin betiko Frantziatik alde egitera ere zigortu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea