Politika -

Polemika

Urquijo: 'Nire figura ezabatzeko Konstituzioa aldatu behar da'

Bilboko Aste Nagusiko txupineraren eta Laudioko pregoilararen kasuetan legea bete baino ez duela egin adierazi du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.

Gobernu ordezkariaren figura ezabatzeko Konstituzioa aldatzea ezinbestekoa dela ohartarazi du. EFE
Gobernu ordezkariaren figura ezabatzeko Konstituzioa aldatzea ezinbestekoa dela ohartarazi du. EFE
Gobernu ordezkariaren figura ezabatzeko Konstituzioa aldatzea ezinbestekoa dela ohartarazi du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu ordezkariaren figura ezabatzeko Konstituzioa aldatzea ezinbestekoa dela ohartarazi du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan esandakoaren arabera, legea bete baino ez zuen egin Bilboko Aste Nagusiko txupineraren eta Laudioko jaietako pregoilariaren kasuetan.

Bilboko Udalak Jone Artola txupineraren parte-hartzea eragozteko zerbait gehiago egin ahal zuen, Urquijoren arabera.

Sortuk eta EAJk EAEko gobernu ordezkariaren figura ezabatzeko eskatu dute, eta horien eskaera errespetatzen duela esan badu ere, horretarako Konstituzioa aldatu behar dela nabarmendu du.

"Eskaera egiteko eskubidea dute, baina jakin dezatela horretarako diputatuen babesa behar dutela, eta ez dut uste horien babesik izango dutenik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea