Politika -

Elkarrizketa

Quiroga: 'Ez dira bidezkoak Basagoitiren inguruek egindako kritikak'

EAEko PPren prseidentearen hitzetan, bere alderdiak bide "zail" bat dauka egiteko eta,  Iturgaizek duela gutzi egindako kritikak erantzun ditu.

Quiroga, Basagoiti, Semper eta Llanosekin batera. Irudia: EFE
Quiroga, Basagoiti, Semper eta Llanosekin batera. Irudia: EFE
Quiroga, Basagoiti, Semper eta Llanosekin batera. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga EAEko PPren presidentearen iritzian, "erabat bidegabeak" dira bere alderdiaren zuzendaritzak Basagoitiren inguruko sektoreetatik jasotako kritikak.

Quirogak Carlos Iturgaiz EAEko PPren presidente ohiak esandakoak izan ditu hizpide. Iturgaizek esan zuenez, alderdiaren zuzendaritzak bere baitan dauden "bi arimen" artean (ezker abertzalearekiko harremanak normaltzea defendatzen duena eta horren aurka dagoena) bat "aukeratu" beharko du.

Iritzi horien aurrean, Quirogak adierazi du PPk "bide" bat daukala egiteko, ponentzia politikoan "ia aho batez" zehaztu zena, alegia, "afiliatuen gehiengoa batzen duena".

Bide berri hau "zaila" da PP "eszenatoki ezberdin" batean dagoelako, "ETAren ondorengo egoera" berri batean, eta PPk "gogoan izan behar du -egoera hori-, bere burua kokatu, erabilgarritasuna bilatu eta indarrak eta pertsonak batzeko elkargunea topatu".

Gainera, Quiroga eztabaidetan Bildurekin batera parte hartzearen alde agertu da: "Ez dute lortu gu tiroen bidez botatzea, orain botatzen ez dituztela, are gutxiago".

"Batzuek uste dute egungo zuzendaritza osatzen dugunok ez dakit zer gauza suntsitzera etorri garela, eta gu izan gara hau guzti eraiki dugunok. Zuzendaritzakook 1994 eta 1995ean alderdiaren kide egin izan ez bagenu, non egongo litzateke orain PP?", galdetu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea