Politika -

Gazte erakundea

ANk Ernaiko 7 kide inputatu ditu, 'Thierry' goratzea leporatuta

Bizkaian egindako hiru ekitalditan eta dagoeneko itxita dagoen webgunean Francisco Javier Lopez Peña ETAko buruzagi ohia goratzea leporatzen die Eloy Velasco epaileak.

Ernai aurkeztu zuteneko irudia. Argazkia: EiTB
Ernai aurkeztu zuteneko irudia.
Ernai aurkeztu zuteneko irudia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Ernaiko zazpi kide inputatu ditu Francisco Javier Lopez Peña Thierry ETAren buruzagi ohia hiru omenalditan eta webgunean goratzea leporatuta.

Gotzon Elizburu, Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Jon Button Gorrotxategi (dagoeneko inputatuta dago webgunearekin lotuta) dira inputatutako Ernaiko kideak. Horiez gain, Pedro Mari Solabarria ere inputatu du epaileak, Ernairen laguntzaile gisa.

Thierry martxoaren 30ean hil zen Frantziako kartzela batean, burmuineko odol-isuri baten ondorioz, eta Velascok dio hura goratu zutela Galdakaon, Urduñan eta Basaurin.

Fiskaltzak Velascori eskatu zion auzia ikertzea, epaile horrek itxi baitzuen gazte erakundearen webgunea apirilean.

Ernaik otsailaren 26an ireki zuen ernaiantolakundea.org webgunea, eta Thierry-ren heriotzaren ostean, epaileak ixteko agindua eman zuen, ETA goratzen zutela iritzita.

Gainera, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak egindako txosten batzuetan Ernai Segi, Haika eta Jarrai Auzitegi Gorenak legez kanporatutako gazte erakundeen oinordekoa dela diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea