Politika -
Zarautz
Sortu:'Gobernuaren erasoek ez dute etenik izango datozen hilabeteetan'
Permachek Bilboko txupinera baztertzea eta Laudioko pregoilariaren gaineko debekua krtikatu ditu; "Estatuak eta haren ordezkariek Euskal Herriaren kontra egiten dituzten ekintzak biderkatu dira'.
Erredakzioa
Joseba Permach Sortuko kidearen esanetan, Gobernu espainiarrak ezker abertzalearen kontrako "erasoak biderkatu ditu, eta indarra erakustea nahi badu ere", Estatuaren jarrera politikoa "ahuleziarena" da.
Zarauzko (Gipuzkoa) herriko tabernaren aurrean egin du agerraldia Permachek, eta Jone Artolaren izendapena Bilboko Aste Nagusian txupinera izateko debekua eta Pablo Gorostiaga Laudioko (Araba) pregoilari izateko debekua izan ditu hizpide.
Gainera, Auzitegi Nazionalean egitekoak diren epaiketak -Herriko tabernen eta Segiren auziak- izan ditu gogoan, "erasoek ez dute etenik izango datozen hilabeteetan", aurreikusi du.
Permachen iritzian, "Estatuak eta bere ordezkariek Euskal Herriaren kontra egiten dituzten erasoak biderkatu dira, Euskal Herrian zabaldu den prosezuak eta bakeak beldurtzen dituztelako" eta, gehien bat, "beldurtuta daudelako herri honen gehiengo sozialak aske izan nahi duela erabaki duelako".