Politika -

Polemika

Gobernuaren ordezkari kargua soberan dagoela esan du Ortuzarrek

Andoni Ortuzarren arabera, Carlos Urquijok "polemika artifizial bat" sortu du jaiak politizatzeko eta 'Barcenas auzia' bezalako beste gai batzuk ezkutatzeko.

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak esan du azken egunotan Carlos Urquijok erakutsi duen jarrera ikusita, Espainiako Gobernuaren ordezkari kargua EAEn "soberan" dagoela.

Bilboko Aste Nagusiko txupineraren izendapenarekin "polemika artifizial bat" sortu duela eta, ondorioz, "jaiak politizatu" dituela salatu du Ortuzarrek. Ika mika horrekin 'Barcenas auzia' bezalako beste gai batzuk "ezkutatzeko" ahaleginean ari dela erantsi du.

"Modurik okerrenean politizatu ditu jaiak, Gobernuaren ordezkari izateak ematen dizkion baliabideak eta Estatuaren abokatuak erabilita", kritikatu du Ortuzarrek Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean.

Ezker abertzalearen jarrera ere izan du hizpide. "Guk beti aldarrikatu dugu jaiak alderdikerietatik babestu behar direla. Iraganean ezker abertzaleak jaiak politizatu izana salatzen genuen; gogoan ditugu oraindik Bilboko Aste Nagusian 'banderen gerra'gatik izaten ziren istiluak eta orain eurak dira normaltasun osoz eurek agintzen duten udaletxeetan bandera espainola jartzen dutenak", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Popularra Andoni Ortuzar argazkiak