Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Pastor: 'Urquijo da ezker abertzaleak topatu duen bidelagun egokioena'
Sozialistak nabarmendu duenez, Gobernuaren ordezkariak "burua hotz" mantendu eta "azkarra" izan behar du.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EE alderdiko legebiltzarkide eta Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak kritikatu du ezker abertzalearen inguruak "jaiak kontrolatu" nahi izatea eta, esan duenez, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria da topatu duten "bidelagun egokiena".
Halaber, Jone Artola txupinera izateko izendapena dela eta piztutako ika-mikaren inguruan "ahalik eta arinen" erabaki dezaten eskatu die epaileei.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, Gobernuaren ordezkariak "burua hotz" mantendu eta "azkarra" izan behar du; horregatik, nahiz eta harturako erabakiak "legearen araberakoak" izan, "zentzuz" egin behar da.
Jone Artola Bilboko jaietako txupineraren gaineko polekimaren alde bat "artifiziala" izateaz gain, ematen du iraganean bizi diren "kolektiboak edo sentsibilitate politikoak" daudela, azpimarratu du Pastorrek, eta "itzalitza zegoen sua berpizten saiatzen" erosoago sentitzen direla dirudi".
Pastorren iritzian, sortutako polemikak batzuek "izan behar ez duten protagonismoa izateko" balio du. Halaber, epaileek "arinago erabaki behar izan zuten, ezaguna baitzen duela hilabete eta gehiago zein izango zen txupinera". Hori dela eta, "erabaki bat ahalik eta arinen" har dezaten eskatu die.
"Jaien eredua errepasatzeko eta txupinera beste modu batean aukeratzeko unea da. Lasaitasunerako deia egin behar da eta jaien eredua aztertu. Ez da egokia horren moduko gaiak era artifizial batean sustatzea".