Politika -

Bilboko 'txupinera'ren auzia

Urquijo 'lasai' dago 'legeak esaten duenari' kasu egin diolako

Biktimen Aintzatesterako eta Babeserako Legea aipatu du Gobernuko ordezkariak, lege horrek udalbatzen akordioak aztertzeko eta biktimen duintasuna zaintzeko eskumena ematen diolako.

Urquijok biktimen duintasuna zaindu beharra duela esan du. EiTB.
Urquijok biktimen duintasuna zaindu beharra duela esan du. EiTB.
Urquijok biktimen duintasuna zaindu beharra duela esan du. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaria "lasai" agertu da Miren Jone Artola Bilboko Aste Nagusiko txupineraren izendapena bertan behera geratu ondoren. Izan ere, Urquijoren ustez, "legeak esaten duena" baino ez du egin. Artola Etxerateko kidea da eta Txori Barrote konpartsako sortzaileetako bat.

Gobernuko ordezkariak Europa Press albiste agentziari adierazi dionez, Biktimen Aintzatesterako eta Babeserako Legeak udalbatzen akordioak aztertzeko eta biktimen duintasuna zaintzeko eskumena ematen diolako. Eta lan horretan, "epaitegietara jotzeko aukera" du.

Aralarrek egindako adierazpenez galdetuta (Urquijo bizikidetzarako gaixotasuna dela esan dute), hitz horiek "soberan" daudela esan du Carlos Urquijok, eta benetan salatu behar dena "jaiei hasiera emateko beharrezko ezaugarriak betetzen ez dituen pertsona bat aukeratzea" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea