Politika -

Aste Nagusia 2013

Urizar: 'PPren Gobernuak txupineroak izendatzea falta zaigu soilik'

EH Bilduko parlamentariarentzat "behartutako" polemika da, "artifiziala", eta Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak nahi duen gauza bakarra "borroka soziala eragitea eta min ematea" da.

Urizarrek gogor kritikatu du Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariaren jarrera. Efe.
Urizarrek gogor kritikatu du Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariaren jarrera. Efe.
Urizarrek gogor kritikatu du Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariaren jarrera. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko parlamentariaren ustez, falta den gauza bakarra PPren Gobernuak herri bakoitzeko txupineroa zein izan behar duen erabakitzea da.

Urizarrek Jone Artola Bilboko Aste Nagusiko txupineraren inguruko polemikaz hitz egin du. Artolaren izendapena bertan behera utzi du epaile batek Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak eskatuta. Antzeko gauza gertatu da Laudion. Arabako udalerriko pregoilaria Pablo Gorostiaga HBko alkate ohiak izan behar zuen eta izendapena atzera bota behar izan dute. Gorostiaga kartzelan da 2007. urtetik ETArekin lotura izateagatik.

Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan, Urizarrek esan du Bilboko txupineraren inguruko polemika "artifiziala eta behartutakoa" dela, eta Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariaren helburu bakarra "borroka soziala eragitea eta min ematea" dela.

"Nire ustez, gaur egun PP eta Mariano Rajoy gustura egoteko modu bakarra herri bakoitzeko txupineroak Gobernuak berak dekretu bidez erabakitzea dela", azpimarratu du EAko agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea