Politika -

CISen galdeketa

PPk 12 puntu galdu ditu eta PSOEk ez du gora egin

Inkesta Rajoyren eta Barcenasen arteko mezuak argitaratu baino egun batzuk lehenago egin zuten eta bi alderdiek babesa galtzen duten arren, PSOE eta PPren arteko distantzia puntu erdia txikitu da.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko burua eta Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko burua eta Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
PPk eta PSOEk babesa galdu dute, CISen datuen arabera

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde orokorrak gaur egingo balira, PPk botoen % 32,5 jasoko lituzke, 2011ko azken hauteskundeetan baino 12,1 puntu gutxiago, eta PSOEk 1,5 puntu jaitsiko luke, % 27,2raino, CISen azken galdeketaren arabera.

Inkesta uztailaren 1etik 10era egin zuten, Rajoyren eta Barcenasen arteko mezuak argitaratu baino egun batzuk lehenago, eta, apirilean argitaratutako galdeketarekin alderatuta, bi alderdiek babesa galtzen duten arren, PSOE eta PPren arteko distantzia puntu erdia txikitu da. Azken inkesta horretan, PPK % 34 eta  PSOEk % 28,2 lortu zuten.

Aurreko galdeketatan gertatu ohi den bezala, IUren aldeko botoek gora egin dute eta apirilean % 9,9 lortu bazuen, orain 11,5era iritsi da.

UPyDk ere gora egin du apiriletik uztailera eta % 8,8 lortu du (apirilean, % 7,4).

Laugarren lekuan dago CiU eta % 3,1etik 3,4ra pasa dira. Ondoren, ERCk % 2,0tik 2,3ra igotzea lortu du.

CISek boto asmoari buruz galdetuta, % 1,4ko emaitza lortu dute Amaiurrek eta EAJk.

BNG mantendu egin da (% 0,7), CC 0,9tik 0,5era jaitsi da, Compromis-Equo 0,5etik 0,9ra igo da, Foro 0,1ean mantendu da, Geroa-Bai 0,3tik 0,1era jaitsi da eta UPNk % 0,3 lortuko luke, CISen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea