Politika -

Eragindako mina aitortu du

Valentin Lasartek barkamena eskatu die Lodosako kuarteleko agenteei

Bestalde, 'Langraiz Bideko' presoek ezker abertzalea gogor kritikatu dute zenbait egunkaritan argitaratutako gutun batean. "Presoeak etxera itzultzeko ez dute ezer egiten", salatu dute.

Valentin Lasarte, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.
Valentin Lasarte, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.
Valentin Lasarte, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentin Lasarte ETAko kide ohiak barkamena eskatu die Lodosako kuarteleko (Nafarroa) guardia zibilei, gutun baten bidez. Horietako batzuk Arnedoko kuartelean aritutakoak dira, eta Lasartek horien kontra atentatu zuen 1995ean.

El País egunkariaren arabera, gutuna Lodosako kuarteleko komandanteari zuzenduta dago, eta, bertan, Lasartek honakoa esan die: "Publikoki jakina da bere egunean biktimei eragindako mina aitortu nuela, eta, modu generikoan, barkamena eskatu nien".

Valentin Lasarte egunero joan behar da Lodosako kuartelera sinatzera, eta, horregatik, epaileari beste kuartel batean sinatzeko eskaera egiteko prest dagoela adierazi du gutunean, "badakidalako ez dela atsegina" Arnedoko atentatuan egon ziren eta Lodosan dauden guardia zibilentzat.

Halaber, Lasartek kuartelean jasotako "tratu zuzena" eskertu du, tramiteak egiterakoan bertan lan egiten duten agenteen profesionaltasuna goraipatzearekin batera.

'Langraiz Bideko' presoek ezker abertzalea gogor kritikatu dute

Bestalde, 'Langraiz Bideko' presoek, Joseba Urrusolok eta Rafael Caridek, ezker abertzaleak ETAko presoak "manipulatzen" dituela salatu dute. "Presoak etxera itzultzeko ez dute ezer egiten; denbora pasatzen uzten dute soilik", erantsi dute.

'Herri harresiak edo presoei etxera itzultzen lagundu?' izenburua duen gutuna argitaratu dute Noticias Taldeko egunkariek. Bertan kritikatzen dute ezker abertzaleak "borroka armatuaren alde egon den sektorearekin" bat egin duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lodosa