Politika -

Espetxe-politika

Uribetxebarriaren mediku-txostena igorri dio Osakidetzak Gobernuari

Joan den astean Barne Ministerioak Uribetxebarriaren osasunari buruzko txostena bidaltzea eskatu zuen, gaixotasun larria duen presoak baldintzapean aske jarraitu behar duen edo ez erabakitzeko.

Josu Uribetxebarria Donostia Ospitalean artatu zuten. EFE
Josu Uribetxebarria Donostia Ospitalean artatu zuten. EFE
Josu Uribetxebarria Donostia Ospitalean artatu zuten. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Uribetxebarriaren osasun egoerari buruzko txostena igorri dio gaur Eusko Jaurlaritzak Barne Ministerioari.

Uribetxebarria 2012ko udan baldintzapean aske utzi zuten, gaixotasun sendaezina daukalako. ETAko preso ohiak minbizia dauka.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Uribetxebarriari buruzko txostena bidaltzea eskatu zion Donostia Ospitaleari joan den astean, baldintzapean aske jarraitu behar duen ala ez erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza