Politika -
Bilera
EAJ, PSE-EE eta PPren arteko itunaren alde agertu da Quiroga
EAEko 'popularren' buruzagiak arriskatzeko eta mahai gainean proiektu bat jartzeko eskatu die sozialistei eta jeltzaleei.
Hiruko ituna egiteko proposamena egin die Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidenteak EAJri eta PSE-EEri. Quirogaren esanetan, "krisi ekonomikoa gainditzeko eta bakea egonkortzeko, inoiz baino beharrezkoagoa da akordioak lortzea".
Gaur goizean, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearekin elkartu da, Euskadiko PPko presidente izendatu zutenetik alderdi politikoekin eta erakundeetako ordezkariekin egin duen bilera-sortaren baitan. Horren ustez, "inoiz baino beharrezkoagoa da EAJ-PSE-PP ituna".
Gaur Ortuzarrekin eta atzo Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin elkartu ondoren, hiruko itunaren beharraz zuen ustea sendotu zaiola adierazi du. Halaber, arriskatzeko eta mahai gainean proiektu bat jartzeko eskatu die sozialistei eta jeltzaleei. Quirogaren iritziz, hiru alderdi horien artean itun fiskala sina dezakete.
Bestalde, lidergoa izateko eta Bake Planarekin egin duten "akatsa" konpontzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.