Politika -

Urraketen txostena

'Indarkeria politikoaren' biktimak, zenbakitan

Giza Eskubideen urraketen txostenak 1.004 heriotza edo hilketa jasotzen ditu: 837, ETAk egindakoak; 94, Estatuko Segurtasun Indarrek egindakoak; eta 73, talde parapolizialek eta eskuin muturrekoek.

EiTB
 EiTB
EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1960. urtetik izandako giza eskubideen urraketak direla eta lau adituk egindako txostenaren arabera (Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planean jasota dago), "indarkeria politikoa dela eta" 1.004 heriotza edo hilketa izan dira.

1.004 heriotza edo hilketa horien artean, 837 ETAk, DRILek eta Komando Autonomo Antikapitalistek egindakoak dira.

811 hildako atentatuetan, 15 bahiketetan, bi kale borrokagatik eta lau kasu beste batzuk izeneko sailean sartu dituzte. Hiltzat eman zituzten eta oraindik agertu ez diren hiru pertsonaren kasuak ere jaso ditu.

Txostenak 94 heriotza Estatuko Segurtasun Indarrei egozten dizkiete, horien artean 9 polizia zaintzan jazotakoak; 20 polizia kontroletan, 17 "nahasteen, abusuen eta bestelakoen ondorioz"; 16 "zerbitzutik kanpo zeuden polizien liskarretan", 30 manifestazio eta mobilizazioetan eta bi heriotza-zigorraren ondorioz.

Beste 73 hilketa talde parapolizialek eta ultra eskuindarrek egindakoak dira; horien artean 61 atentatuetan eta erasoetan hil zituzten, 3 mobilizazioetan, 4 bahitu ostean eta bi emakume bortxatu eta gero. Hiltzat eman zituzten eta oraindik agertu ez diren hiru pertsonaren kasuak ere jaso ditu.

Giza eskubideen urraketen txostenak 3.500 zauritu baino gehiago aipatzen ditu. 2.365 eta 2.600 artean ETAk eta beste talde batzuek; 746 Segurtasun Indarrek eta 426 talde parapolizialek eta eskuin muturrekoek.

Halaber, txostenak torturen inguruan ez dagoela "datu nahikorik" azpimarratzen du, baina 5.500 salaketa daudela jasotzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea