Politika -

Jardunaldiak Bilbon

'Akordioak baino, atxikimenduak bilatzea' egotzi dio Mintegik EAJri

"Oposizioarekin itunak lotzeko Alderdi jeltzaleak komuneko guneak bilatzeko asmorik ez duela" salatu du EH Bilduko bozeramaileak.

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. Argazkia: EFE
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. Argazkia: EFE
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Akordioak baino, atxikimenduak bilatzea" leporatu dio Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak EAJri. "Mugimendu handirik egin eta ordainean ezer eman gabe, gobernatzea norekin den merkeago ari dira begiratzen", azpimarratu du Mintegik.

"Beste kudeaketa ereduei" buruz EH Bilduk Bilbon antolatutako jardunaldiak itxi ditu gaur Mintegik. Hitzaldian azaldu duenez, EAJren hiru mito bertan behera geratu dira.

"Lehen mitoaren arabera, gobernu nazionalista egiteko eredu bakarra dago, bakarrik nazionalistak dira kudeatzeaile onak, eta soilik horiek lotu ditzakete akordioak", azaldu du, "eta ideia hori bertan behera geratu da, Bildu gobernatzen duen udalerrietan agerian geratu den bezala".

Halaber, "EAJ akordioak lotzeko gai den mitoa ere bertan behera geratu da, oraindik ez baitu lortu". Horren harira, "akordioak baino, atxikimenduak bilatzea" leporatu dio EAJri, "oposizioarekin komuneko guneak bilatzeko asmorik ez duelako".

Horren aurrean, "gauzak egiteko beste eredua dagoela plazaratu du EH Bilduk, herritarren partehartzea sustatuz, kaletik, politika behetik gora egiten delako, guztion artean, eragile guztien parte-hartzea bultzatuta", azpimarratu du Mintegik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea