Politika -
Amnistia Internazionala
Ustezko terroristei inkomunikazioa aplikatzea kritikatu du AIk
Espainiak nazioartearen gomendioei "entzungor egiten" diela kritikatu du Amnistia Internazionalak. Gainera, arduradunek torturen salaketak era desegokian ikertu dituztela uste du AIk.
Erredakzioa
Espainiak nazioartearen gomendioei "entzungor egiten" diela kritikatu du Amnistia Internazionalak (AI); izan ere, terrorismoko susmagarriei inkomunikazioa aplikatzen jarraitzen die. Gainera, torturen salaketak era desegokian ikertu dituela uste du AIk.
AIk urteroko txostena argitaratu du gaur. Giza eskubideen atalean Espainiak izan duen portaera ebaluatu du Amnistia Internazionalak.
Urte osoan ETAren atentaturik izan ez dela goraipatu du erakundeak, eta horregatik zoriondu da.
Espainiak tortura eta tratu txarren salaketak sarritan modu desegokian ikertu dituela azaldu du AIk, "giza eskubideen erakundeek eta auzitegiek onartu duten bezala".
Poliziaren eta emakumeen aurkako indarkeria
Bestalde, iaz Espainian izandako manifestaldi ezberdinetan "Poliziak neurriz kanpoko indarkeria" erabili zuela dioten salaketak jazo ziren. Zentzu horretan, ikerketak sakonak eta eraginkorrak izan ez zirela adierazi du AIk.
Emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez, bikotekideek edo bikotekide ohiek 46 emakume hil zituzten iaz.