Politika -
Basagoitik politika utzi du
Antonio Basagoitiren esaldiak
Azken hamarkadetan euskal politikagintzan izan den titular-sortzaile handienetakoa izan da EAEko PPko presidente ohia.
eitb.com
Antonio Basagoitik dagoeneko utzi du politika. Ondare gisa, EAEko PP zentrora biratu izana eta alderdiak eragin politikoa irabazi izana utzi du, botoak galdu egin baditu ere.
Dena dela, hemerotekak ere gainez utzi ditu Basagoitik, polemika handia sortu izan duten hainbat esaldi esan baititu. Hona adibide batzuk:
2008. urteko azaroa
- Euskal selekzioaren izena 'Euskal Herria' izan zedin hainbat futbolarik ateratako agiri bati buruz: "Futbolari asko ikaratuta daude, guztiak ez baitaude ados Batasunaren ideiarekin".
2009. urteko martxoa
- ETB-2n egindako elkarrizketa batean, erakunde publikoak D3M ezker abertzaleko alderdiari hauteskunde kanpainan egindako jarraipenari buruz: "Hemen lekua ematen zaio ETAri".
- Patxi Lopez sozialista lehendakari izan zedin PSE-EErekin sinatutako itunari buruz: "Patxi Lopezekin sexua dut, maitasuna baino gehiago".
2011. urteko maiatza
- Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari buruz, justiziak Bildu legeztatu eta gero: "Zenbat eta agintari eta epaile koldar gutxiago, gero eta aurrerapauso gehiago bake-bidean".
2012. urteko apirila
- Patxi Lopez lehendakariari buruz: "Ez da oso langilea, eta Homer Simpsonek baino titulo akademiko gutxiago ditu".
2012. urteko maiatza
- Bere blogean, Espainiako Gobernuak etorkinei osasun txartela kendu ziela eta: "Osasun publikoa guztiontzat, baina etxekoentzat lehenik eta behin".
2012. urteko iraila
- Larri dauden presoak aske uzteko ezker abertzaleak abiatutako kanpainari buruz: "Preso horien egoera, guri bost. Nola dauden, guri bost".
2013. urteko martxoa
- Hipotekak Kaltetuenen Plataformak (PAH) deitutako 'escrache'i buruz: "ETAren mundukoen antzera jokatzen dute, ez dago ezberdintasunik oihuetan eta jarreretan".