Politika -

Aho batez aukeratu dute

Quiroga: 'PP zuzentzeko legitimitate eta babes nahikoak ditut'

Antonio Basagoitiren eskuetatik "ondare handia" jaso duela adierazi du Euskadiko PPko presidente berriak, eta bere helburua "jarraipena" ematea dela gaineratu du.

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea. EFE
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea. EFE
Arantza Quiroga aho batez Euskadiko PPren presidente izendatu dute

0:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdia zuzentzeko "babes eta legitimitate nahikoa" duela adierazi du gaur Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidente berriak. Bestalde, Antonio Basagoitiren lanari "jarraipena" emango diola ziurtatu du.

Euskadiko PPren Zuzendaritzak Arantza Quiroga alderdiko presidente aukeratu du aho batez, Antonio Basagoitiren lekukoa hartuz, Alderdi Popularreko iturriek jakitera eman dutenez.

Alderdiko organo gorenean bildu diren kargudun guztien babesa jaso du Quirogak. Bilera arratsaldean egin dute PPren Bilboko egoitzan.

Ordubetera iritsi ez den bilera egin dute, eta bertan lekukoa Basagoitiren lekukoa jaso du Quirogak, azken horren proposamena joan den ostiralean adostu ondoren.

"Zuzendaritza batzordean esandakoa entzun eta gero, aro honi bermeekin aurre egiteko babes eta legitimitate nahikoa dudala uste dut", esan du Quirogak Basagoitiren aurrean.

Kongresua ez da lehentasuna

Izendapena berresteko ezohiko kongresu bat deitu beharrik ez duela uste du Quirogak, nahiz eta alderdi barruan kritika batzuk agertu. Alderdiaren lehentasuna hori ez dela esan du Quirogak: "Kongresu bat baino beste gauza batzuk ditugu buruan, hala ere, kongresua modu natural batean helduko da ".

Quiroga efe

Quiroga efe

Euskadiko PPren zuzendaritza. Argazkia: EFE

Basagoitiren eskuetatik "ondare handia" jaso duela adierazi du Quirogak, eta bere helburua "jarraipena" ematea dela gaineratu du, baita herritar gehiagorengana heltzea eta ETAko biktimen memoria zaintzea ere, terrorismoa "ez ahazteko, ez estaltzeko, ezta alde batera uzteko ere".

Basagoiti: "Ez dut itzultzea pentsatu"

Ostegunean utziko du Basagoitik Legebiltzarreko eserlekua. Politikara itzultzea baztertu du Basagoitik: "Ez dut itzultzea pentsatu".

ETAko biktimen hiletetan botatako negar malkoak eta atsekabea ez dituela sekula ahaztuko onartu du Basagoitik: "Hori betirako eramango dut nirekin".

Politikari gisa egindako ibilbide guztian zehar "aurpegia eman" duela uste du Basagoitik, ETAko indarkeriaren "garairik gogorrenean eta dramatikoenean" eta Euskadik gaur bizi duen egoera politiko "zailean".

Ekintza politikoa beti "zintzotasunarekin" aurrera eraman duelako pozik azaldu da: "Hipotekadun etxebizitza batekin, Vespa batekin eta auto batekin sartu nintzen. Hipotekadun etxebizitza batekin, auto batekin eta motor batekin alde egingo dut".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea