Politika -

Segurtasuna

Goi-kargudunek bizkartzain bakarra izango dute ekainetik aurrera

Ertzaintzaren elite-unitateko agenteek zainduko dute goi-kargudunen segurtasuna.

Ertzainak. EITB
Ertzainak
Ertzainak. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren mehatxupean bizi zirenen segurtasuna Ertzaintzaren elite-unitateko agenteen esku geratuko da ekainetik aurrera. Egun, goi-kargudunek soilik dute zaintza eta agente bakarrak zainduko du euren segurtasuna. Erabakiak haserrea eragin du Ertzaintzan; izan ere, orain arte bi agentek babesten zuten mehatxatuta zegoen lagun bakoitza.

2011ko urrian ETAk jarduera armatua utzi zuela iragarri zuenetik, segurtasun beharrak "erabat" aldatu dira. Segurtasun pribatuko enpresenen bizkartzainek nabaritu zuten lehenik, Jaurlaritzak eta Barne Ministerioak jada ez baitituzte euren zerbitzuak kontratatzen.

Segurtasun pribatuko enpresekin EAEn egiten diren kontratuak tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeak babesteko dira.

Mehatxatutako lagunen arriskua "oso txikia" da, "batzuetan jada ez da existitzen", esan diote Segurtasun Saileko iturriek Efe agentziari. Hemendik aurrera, Arabako Berroziko egoitzan dauden unitate bereziko 150 agenteek egingo dute lan hori.

Euren zerbitzuak lehendakariak, sailburuek, Legebiltzarreko bozeramaileek eta Justiziako goi-kargudunek izango dute hemendik aurrera.

Egin beharreko lanen artean, babesten duten lagunaren kotxea gidatzea eta horri lantokira eta etxera eramatea daude.

Neurriak haserrea eragin du Ertzaintzaren barruan. Roberto Seijo Erne sindikatuko koordinatzaileak esan duenez, "ertzainarentzat eta mehatxatutakoarentzat segurtasun gutxiago dakar erabakiak, bizkartzain bakarrarekin, ertzaina eta mehatxatutakoa bera helburu erraza direlako, agente bakar batek ez duelako erreakzionatzeko ahalmen bera", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea