Politika -
Puruak eta otorduak
EAJk Lemoako herritarrei barkamena eskatu die
Alkate jeltzale gehientxuenen zintzotasuna defendatu du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, eta Lemoan "gertatutakoarekin bakarrik geratzea bidegabea" dela uste du.
Erredakzioa
EAJren udal-gobernuak izandako jokaerarekin "suminduta" dauden Lemoako (Bizkaia) herritar guztiei barkamena eskatu die gaur Andoni Ortuzar EAJko presidenteak.
Ortuzar Radio Euskadin elkarrizketatu dute. Bilduk salatu duenez, Javier Beobide (EAJ) alkate ohiak eta udal-gobernuko kideek protokoloan 175.000 euro xahutu zituzten 2007tik 2011ra, besteak beste, puruen erosketan eta jatetxeetako otorduetan.
Hala ere, alkate jeltzale gehientxuenen zintzotasuna defendatu du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, eta Lemoan "gertatutakoarekin bakarrik geratzea bidegabea" dela uste du.
PSEren mozioa
Bestalde, Lemoako PSEk Udalari, Bilduri, ikerketa batzorde bat osatzeko eskatu dio ustezko irregulartasunak argitzeko.
Ekaineko osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute sozialistek. PSEk erantzukizunak garbitzea eskatu du.