Politika -

EAJren ikerketa

Lemoako alkateak purutan 16.000 euro xahutu ote zituen ikertuko dute

Iragan legealdian, 2007tik 2011ra arte, Javier Beobide jeltzalearen udal-gobernuak protokoloan 175.000 euro gastatu zituela salatu du Lemoako Bilduk.

Ayuntamiento de Lemoa. EITB
Lemoako udaletxea.
Ayuntamiento de Lemoa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan agintaldian EAJko ordezkariek purutan 16.000 euro eta jatetxeetako bazkarietan beste 48.000 euro xahutu zituztela salatu du Lemoako udal-gobernuak (Bildu). Bizkai Buru Batzarrak ikerketa bat abian jarriko duela iragarri du, gertatutakoa argitzeko.

Iragan legealdian, 2007tik 2011ra arte, Javier Beobide jeltzalearen udal-gobernuak protokoloan 175.000 euro gastatu zituela salatu du Lemoako Bilduk, besteak beste, puruak erosteko eta jatetxeetako bazkarietan, El Correo egunkariak gaur argitaratu duenez.

Lemoako alderdikideekin harremanetan jarriko dela iragarri du gaur Bizkaiko EAJk, "informazioak egiaztatzeko", gertatutakoa argitzeko eta "irregulartasunen zantzuak" aurkitu ezkero, erantzukizunak garbitzeko.

"Ustezko irregulartasunak irmo" gaitzetsi dituzte jeltzaleek. Alderdiaren "ibilbide garbia eta zintzoa" goraipatu du EAJk; izan ere, hamarkadak eman dituzte udaletako gobernuetan "inolako gai ilunik agertu gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Araba Gaurko albisteak Bizkaia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Lemoa Arratia-Nerbioi eskualdea gaur