Politika -

CIS

PPk irabaziko lituzke hauteskundeak PSOEri alde handiagoa aterata

Hauteskundeak orain izango balira, popularrek botoen % 34 jasoko lukete, eta PSOEk % 28,2, duela urte eta erdi bezala.

Aurreko txostenarekin alderatuta, PPk puntu bat galdu du. Irudia: EiTB
Aurreko txostenarekin alderatuta, PPk puntu bat galdu du. Irudia: EiTB
Aurreko txostenarekin alderatuta, PPk puntu bat galdu du. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke gaur eginez gero, bozen % 34 jasota, 2011ko azaroaren 20an lortutakoa baino 10,4 puntu gutxiago, eta PSOEri alde gehiago aterako lioke, azken honek % 28,2 jasoko luke eta, dual urte eta erdi lortu zuenaren antzekoa.

PPk % 34ko babesa jasoko zukeen hautesleriarengandik apirilean, Rajoyren garaiko daturik txarrena, eta 2011ko hauteskunde orokorretan baino 10 puntu gutxiago, halere, PSOEri ateratako aldeak gora egin du, urtarrileko datuekin alderatuta, gaur, ostirala, CISek plazaratutako datuen arabera.

CISen inkesta Barcenas auzia ezagutu eta gero egin den lehenengoa da, eta horren arabera IU izango litzateke hirugarren alderdirik bozkatuena, % 9,9 jasota, eta UPyD laugarrena % 7,4rekin.

Hortaz, bi alderdi handiek behera egiten duten bitartean, IUk eta UPyDk kontrako joera izan dute, azken urteotako daturik onenak lortuta, % 9,9ko eta % 7,4ko babesa jasota, hurrenez hurren.

Aurreko txostenarekin alderatuta, urtarrilean egindakoa, PPk puntu bat galdu du eta PSOEk, ordea, bi.

Rosa Diez UPyDren bozeramailea da notarik onena jaso duen politikoa, 3,96koa, hain zuzen. Mariano Rajoy hamargarren da zerrenda horretan, 2,44 punturekin.

Hala ere, zuzeneko botoaren asmoari buruz galdetzean, % 13,7k PSOEren alde egin du, eta % 12,5ek PPren alde; abstentzioa % 22,7koa izango litzateke eta % 21,5k "ez daki" edo "ez du erantzunik eman".

 

Monarkiak ez du maila eman

Galdetutakoek 3,96 puntuko nota jarri zioten Monarkiari, CISen txotenean agertzen denez, Jose Castro epaileak Cristina ‘Noos auzia’n infanta inputatzea erabaki zuenean galdetuta.

Monarkiak seigarren lekua hartu du erakundeen zerrendan, Guardia Zibilaren (5,71), Poliziaren (5,65), Indar Armatuen (5,21), hedabideen (4,70) eta Herriaren Defendatzailearen azpitik.

Hala ere, Monarkia alderdi politiko (1,83) eta Gobernuaren (2,42) aurretik geratu da.

 

Ministroetan beherakada

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko bozeramaile eta presidenteordeak (3,06) eta Miguel Arias Cañete (3,03) Nekazaritza ministroak dira ministroen artean 3 puntu baino gehiago lortu dituzten bakarrak, urtarrileko inkestan baino gutxiago lortu duten arren.

Zerrenda Fatima Bañezek, 2,19rekin, Ana Mato Osasun ministroak, 1,99rekin, eta Wertek itxi egin dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea