Politika -

Alde bakarreko erabakia

Nafarroako Gobernuak ETB hartzeko ituna hautsi du

ETBren eguraldiaren mapa berria gustoko ez duelako hartu du erabakia Yolanda Barcinaren Exekutiboak.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak hautsitzat jo du lurraldean ETBko kanalak hartzeko Eusko Jaurlaritzarekin 2009. urtean sinatu zuen akordioa, ez baitu gustoko izan Euskal Telebistaren eguraldiaren mapa berria.

Foru Gobernuaren esanetan, ETBren mapa berriek "EAEren eta Nafarroaren lurralde batasuna erakusten dute, lurralde frantziarrak ere gaineratuta", eta hori "erakundeen errealitatearen eta nafarrek hauteskunde guztietan erakusten duten borondate politikoaren aurkakoa" iritzi dio.

Horrenbestez, hori 2009. urteko akordioa urratzea dela adierazi du Gobernuak.

Yolanda Barcina presidentearen Exekutiboak gogorarazi duenez, akordio horretako hirugarren klausulak ondokoa esaten zuen. "[...] Nafarroako Foru Erkidegoa EAEtik ezberdinduta agertu behar da ETBko profesionalek prestatutako informazioetan".

Jose Luis Sanchez Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak 2009. urtean sinatutako akordioa "ez betetzea eta arbuiatzea" egotzi dio EiTBri, eta, ondorioz, eurek itaundutako konpromisoak beteko ez dituztela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea