Politika -

Nafarroa

NaBai, PSN, Bildu eta I-Ek Eguesibarreko alkatetza kendu diote UPNri

Alfonso Etxeberria (NaBai) izango da alkate berria, UPNkoak dimisioa eman ostean. UPNk espedientea ireki zion Andia alkate ohiari lan egin zuen banketxean lehentasunezko akzioak erosteagatik.

Alfonso Etxeberria (NaBai) alkate berria, Txelui Morenorekin. Argazkia: Efe
Alfonso Etxeberria (NaBai) alkate berria, Txelui Morenorekin.
Alfonso Etxeberria (NaBai) alkate berria, Txelui Morenorekin. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Etxeberria (NaBai) Eguesibarreko (Nafarroa) alkate izendatu zuten atzo I-Erekin lotutako akordioari esker, eta PSNren eta Bilduren babesarekin. Etxeberriak salatu zuen UPNren azken hamar urteetako agintaldia "iluna eta txarra" izan dela, eta orain kudeaketa "ezkertiar, aurrerakoi, garden eta partehartzailea" egingo dutela azpimarratu zuen.

Horixe adierazi zuen atzo Etxeberriak osoko-bilkuran. NaBairen alkategaiak 10 aldeko boto jaso zituen (NaBai, PSN, I-E eta Bildu), Estefania Claverok 6 boto (UPNrenak) eta Alfonso Ucar popularrak bere botoa besterik ez.

NaBaik, I-Ek eta PSNk akordioa lotu zuten udal-gobernuan aldaketa eragiteko eta ituna egin zuten programan ere.

Hori horrela, amaiera eman diote UPNren urtetako kudeaketari. Duela urte batzuk Ignacio Galipiezok eman zuen dimisioa prebarikazioagatik zigortu zutelako, eta duela bi aste Josetxo Andia alkateak aurkeztu zuen dimisioa, izan ere, UPNk espedientea ireki zion lan egin zuen banketxean lehentasunezko akzioak erosteagatik.

Kargua hartu eta, "tradizioaren kontra", gainerako alderdiei hitza eman ostean, Etxeberriak aitortu zuen "momentu historikoa" dela UPN Alkatetzatik kentzeagatik eta Eguesibarreko hautesleria islatzen duen alternatiba bat sortzeagatik, herritarren % 60k alkate berriari babesa eman dioten alderdiei eman baitzioten botoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea