Politika -

EAEko Aurrekontuak

Arriolaren iritziz, litekeena da PSEk osoko zuzenketa aurkeztea

Hala ere, aurretik proiektua "aztertu" beharko dutela azpimarratu du, izan ere, EAJrekin egindako bileretan "orokortasunaz haratagoko" beste informaziorik ez dutela jaso argudiatu du.

Iñaki Arriola, PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia. EFE
Iñaki Arriola, PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia. EFE
Iñaki Arriola, PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak adierazi duenez, "litekeena" da bere alderdiak Iñigo Urkulluren Gobernuak bihar onartuko duen EAEko Aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztea.

Arriolak Donostian emandako prentsaurreko batean egin ditu adierazpen horiek, baina, "lokigoa denez", lehenago proiektuaren edukia "aztertu" beharko dutela erantsi du, EAJrekin aurretik egindako bileretan "orokortasunez gain" ez dutela beste "informaziorik" jaso azpimarratuta.

Dena den, Arriolak "aurrekariak" ez direla positiboak nabarmendu du, hala, Urkulluren Exekutiboak iragarritako murrizketak ekarri ditu gogora, besteak beste, Biozientzien Institutuarena, Eibarko Ospitalearena eta Donostialdeko Metroarena.

Aurrekontu Publikoetan aurreikusitako 1.200 milioi euroko murrizketak, Arriolaren iritziz, aurreko legealdian EAJk iruzur fiskalaren kontrako politikak adosteari "uko egin izanaren ondorio zuzena" dira.

Euskadin zerga-iruzurra 2.500 milioi eurorainokoa dela azpimarratu du Gipuzkoako sozialisten liderrak, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien artean adostutako politikaren aldeko defentsa egin du diru bilketa areagotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea