Politika -

Krisia alderdi barruan

PSOEk eta PSCk harremana berritu nahi dute

Duela ia astebete PSCko 14 diputatuek boto diziplina urratu zuten Kongresuan, eta bi alderdietako zuzendaritzek gauzak bere onera ekartzeko asmoa dute.

Pere Navarro PSCko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Pere Navarro PSCko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE
Pere Navarro PSCko buruzagia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko eta PSCko zuzendaritzak batasuna berritzeko formula bat bilatzen ari dira. Erabakitzeko eskubideak alderdiaren barruan desadostasuna piztu zuen iragan asteartean, eta zuzendaritzek haustura eragotzi nahi dute. Horretarako harreman simetrikoa izateko protokolo berria negoziatu nahi dute.

Duela ia astebete PSCko 14 diputatuek boto diziplina urratu zuten Kongresuan, eta bi alderdietako zuzendaritzek gauzak bere onera ekartzeko asmoa dute. 13 diputatuk Kataluniaren erabakitzeko eskubidea babestu zuten; Carme Chaconek ez zuen bozketan parte hartu.

Bi alderdien arteko harremanak etengabeak dira, zuzendaritza federaleko iturriek azpimarratu dutenez. Antza denez, Alfredo Perez Rubalcaba (PSOE) eta Pere Navarro (PSC) buruzagiek hitz egin dute azken egunetan.

Bi agintariek alderdia bat eginik jarraituko duela argi dute, baina bi alderdietako zuzendaritzak ez dira oraindik bildu. Datozen egunetan batzarra egitea espero da.

PSOEren eta PSCren arteko haustura "eskuinarentzako albiste oso ona" izango litzatekela adierazi du Navarrok. Bi alderdiek "proiektu amankomuna, ideiak eta baloreak" partekatzen dituzte eta PPri "poza" ematerik ez dute nahi, Navarroren ahotan.

Erabakitzeko eskubidea eta Kongresuan autonomia izatea negoziaketan aurkeztuko dituzten gaiak izango direla azaldu dute PSCko iturriek.

PSOEren eta PSCren arteko haustura "sozialismoaren suizidio politikoa eta eskuinarentzako albiste ona" izango litzatekela errepikatu du gaur Carme Chaconek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea