Politika -
Radio Euskadin
Barcenas auzian 'era arduratsuan' jokatzen ari direla dio Quirogak
Alderdiko kideei batasuna eskatu die "kameren aurrean aurpegia eman behar dutenei defendatzeko" idazkari orokorrari aipamen eginez.
Erredakzioa
Barcenas auzian PP "era arduratsuan" jokatzen ari dela defendatu du Arantza Quiroga PPko euskal legebiltzarkideak eta alderdiko kideei batasuna eskatu die "kameren aurrean aurpegia eman behar dutenei defendatzeko", Maria Dolores de Cospedal idazkari orokorrari aipamen eginez.
Era honetan erantzun dio Radio Euskadiko elkarrizketa batean Borja Semper lankideari; izan ere, Barcenasen eta Sepulvedaren lan egoeraren kudeaketan, PP "erabat oker" egon dela esan du aste honetan.
Quirogaren iritziz, "egoera zail baten aurrean, era arduratsuan" jokatzen ari da PP eta horrelako une batean, "batera egon behar dela" azpimarratu du.
Halaber, Ruz epaileak eskatu duen txostenaren inguruan, bermea dela esan du "dena argitzea nahi dugulako".
"Euskaditik esan dugu jada esan beharreko guztia: kontuak argi nahi ditugula, garbitu beharrekoa garbitu behar dela eta erabakiak beldurrik gabe hartu behar direla, gizartearen aurrean gauzak ongi egin direnaren bermeekin aurkeztu behar garelako", ondorioztatu du.