Politika -
Atxiloketak Frantzian
ETAren kontrako operazioa 'aurreikusita' zegoela dio Gobernuak
Ezker abertzalearen ustez, berriz, atxiloketak "erantzun negatiboa dira, bake prozesuaren eta garai politiko berriaren kontrakoa".
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren ustez, atxilotuetako batek arma bat edukitzeak ETAren kontrako borroka indarrean jarraitzea justifikatzen du.
Kongresulo pasilloetan esandakoararen arabera, atxiloketak ez dira kasualitatez egin, "aurreikusitako" operazio polizialaren ondorioa baitira, Espainiako eta Frantziako Poliziaren lanari esker.
Bi atxilotuak lapurtutako auto batean zihoazen, eta bietako batek armak zeramatzan.
Fernandezen ustez, armak zeramatzatela ikusita, "ETA desegin arte Gobernuak ETAko kideak bilatzen eta atxilotzen jarraituko du, Frantziako Poliziaren laguntzarekin".
Ezker abertzalea
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak, berriz, atxiloketak salatu ditu, "ETAren jarrera positiboari" Espainiako eta Frantziako Gobernuek emandako erantzun bakarra direla esanda.
Ugartebururen iritziz, atxiloketak "erantzun negatiboa dira, bake prozesuaren eta garai politiko berriaren kontrakoa", eta "lekuz kanpo dagoen gerrarako jarrera" baino ez dute adierazten.