Politika -

Sabino Arana Sariak

'Euskadik Europan egon nahi du, estatu gabeko beste nazioekin batera'

Juan Mari Atutxaren hitzetan, Sabino Arana sariak edizio berezia dute aurten, "aurreko urteetan ez bezala, ekitaldiaren buru gure lehendakaria dugulako", Iñigo Urkullu

ETAren ekintza armatuen etenak sortutako 'itxaropenaz' aritu da Atutxa. EITB.
ETAren ekintza armatuen etenak sortutako 'itxaropenaz' aritu da Atutxa. EITB.
ETAren ekintza armatuen etenak sortutako 'itxaropenaz' aritu da Atutxa. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak esan du Euskal Herriak Europan protagonista izan nahi duela, "estaturik ez duten beste nazioekin batera".

Sabino Arana sarien XXIV. Edizioan egindako adierazpenetan, Atutxak azpimarratu egin du aurtengoa edizio berezia dela "aurreko urteetan ez bezala, ekitaldiaren buru gure lehendakaria dugulako", Iñigo Urkullu.

Herrizaingo sailburu ohiaren arabera, iaz egoera "gogorra eta zaila" bazen ere, 12 hilabete ondoren "larriagoa da". Atutxaren iritziz, Fundazioaren sariek Euskadi "oparoagoa, bidezkoagoa eta batuagoa" lortzeko "bidea" erakusten dute.

Ilusio berria

Halaber, Juan Mari Atutxak ilusio "pertsonala eta kolektiboa" behar beharrezkoak direla esan du, "guztiok 2011ko urriaren 20an sortutako itxaropenarekin lan egiteko". Egun hartan, ETAk bere ekintza armatuen etena iragarri zuen, "basakeria historia zela" konturatu zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea