Politika -
2013ko Bizkaiko Aurrekontuak
Bizkaiko Aldundiak etxegabetuei utziko dizkie bere etxeak
Gainera, EAJk eta PPk lortutako akordioaren arabera, adostutako 5,5 milioi euroetatik, hiru milioi inguru bere kabuz moldatu ezin daitezkeenen laguntzak mantentzeko izango dira.
Erredakzioa
Bizkaiko Aldundiak dituen etxebizitzak, 2013tik aurrera, etxerik gabe geratu direnei zuzenduko dizkiete Bizkaian, alegia, etxegabetzeak sufritu dituztenei.
Aldundiak aurten martxan jarriko dituen neurrietako bat da. EAJ eta PPren artean adostutako aurrekontuen itunean, 5,5 milioi euroko akordioa egin dute eta autonomia arazoak dituztenen laguntzak mantenduko dituzte, bi alderdien ordezkariek Bilbon akordioa sinatu ostean jakinarazi dutenez.
Itunaren arabera, PPk ez du akordioen barne ez daudenen puntuen gaineko zuzenketarik egingo eta ez ditu gainerako alderdiek aurkezten dituzten zuzenketak babestuko.
Esther Martinez PPk Bizkaiko Juntetxean duen bozeramailearen arabera, PPk ez du bozkatuko aurrekontuen bozketa nagusian. Azaldu duenez, akordioek 5,5 milioi euroko balioa dute, baina balioa zehaztuta ez duten bestelako akordioak ere badira.
Partidarik garrantzitsuena 2013an eguneroko zereginetarako laguntza behar dutenen laguntzak mantentzeko izango dira, hiru milioi euro, hain zuzen.
Bestalde, Lorea Bilbao bozeramaile jeltzalearen hitzetan, akordioa "ona da" eta "2013ko aurrekontuetatik hasi eta bertan bukatuko dira".
Halaber, aurreratu du datorren astean zuzenketak aztertzen hasiko direla batzordean, eta otsailaren lehenengo hamabostaldian aurrekontuak onartzeko bilera hastea espero duela nabarmendu du.