Politika -
Izendapena
Leioako alkatea izango da Metro Bilbaoko zuzendari kudeatzaile berria
Bizkaiko Garraio Patzuergoaren hurrengo bileran (hilaren amaieran edo otsailaren aurreneko egunetan) egingo dute Arruebarrenaren izendapena.
Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari kudeatzaile berri izendatuko dute, gaur DEIA egunkariak jakin ahal izan duenez. Egun, Arruebarrena Leioako alkatea da (EAJ).
Bizkaiko Garraio Patzuergoaren hurrengo bileran (hilaren amaieran edo otsailaren aurreneko egunetan) egingo dute Arruebarrenaren izendapena. Orain arte, Iñaki Prego izan da Metroko zuzendari kudeatzailea.
Arruebarrenak Leioako alkatetza utzi beharko du, karguak bateraezinak direlako. Une horretatik aurrera, Maria Carmen Urbieta izango da Leioako alkate berria.
Arruebarrena 2007tik da Leioako alkatea. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomian diplomatua da.