Politika -

Erabakia

Bilduren agintepeko udalek ez diote Eudeli diru laguntzarik emango

Koalizioaren arabera, ez dute ekarpen ekonomikorik egingo “Eudelen funtzionamenduari buruzko eztabaida zabaltzen ez den bitartean”.

Bilduko udal ordezkariek erabakiaren berri eman dute prentsaurrekoan . Argazkia: EITB
Bilduko udal ordezkariek erabakiaren berri eman dute prentsaurrekoan . Argazkia: EITB
Bilduko udal ordezkariek erabakiaren berri eman dute prentsaurrekoan . Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduren agintepeko udalek ez dute aurrerantzean Eudel Euskadiko Udalen Elkartea diruz lagunduko, "erakundearen funtzionamenduari eta helburuen gaineko eztabaida irekitzen ez den bitartean, behintzat".

Koalizioko bost udal ordezkarik prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Donostian, eta bertan eman dute erabakiaren berri. Horien esanetan, Eudeleko kide izan nahi dute, eta Euskadiko Udalen Elkartea Udalbiltzarekin erabat bateragarria da.

Ibai Iriarte Tolosako alkateak eta Joxean Llaguno Sopuertako zinegotziak testu bana irakurri dute, euskaraz eta gazteleraz. Azken 16 hilabeteetan hainbat proposamen egin dituzte, baina Eudeleko arduradunek eskari horiei entzungor egin diete, bertan egin duten salaketaren arabera.

Bilduk gutxieneko akordio bat lortu nahi du, sentsibilitate ezberdinak eta udalak gobernatzeko eredu ezberdinak batzeko.

Ortuzarren kritika

Ortuzarrek Onda Cero irrati katean esan duenez, Bilduren jarrerak "atentzioa eman dio", alderdi horretako alkateek hasieratik Eudeli "boikota" egin diotelako, elkarteko gobernu organoetan parte hartzea errefusatuz.

EBBko presidentearen arabera, "Bilduk Udal asko ditu, baina ez gehiengoak, horregatik, ezin die bere irizpideak beste alderdi, alkate eta zinegotziei ezarri".

Eudeleko gobernu organoetan parte hartzeko eskatu dio Ortuzarrek Bilduri, bertan parte hartzen ez duen alderdi bakarra delako, eta "kale borrokarekin egon diren bitartean, beste batzuk erakundeetan lanean egon gara", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea EH Bildu Albisteak Gaur Eguneko albisteak Laguntza publikoak EUDEL gaur