Politika -
Lan aldaketa
Esperanza Aguirre Seeliger y Conden hasiko da lanean, Turespaña utzita
Alderdi Popularrak jakitera eman duenez, lan berria bateragarria da Madrilgo PPren presidente karguarekin
Esperanza Aguirre Madrilgo PPren presidenteak Turespaña Espainiako Turismo Institutuan zeukan funtzionario postua utziko du, eta Seeliger y Conde enpresan hasiko da lanean aholkulari gisa, Kataluniako enpresak jakinarazi duenez.
Alderdi Popularraren arabera, lan berria bateragarria da Madrilgo PPren presidente karguarekin.
Ohar bidez Seeliger y Conde enpresak jakinarazi duenez, Esperanza Aguirre enpresaren aholkulari taldeko presidentea izango da, eta "laster" hasiko da lanean.
Esperanza Aguirreren fitxaketarekin hainbat helburu lortu nahi ditu enpresak: Seeliger y Conde enpresaren proiekzioa indartzea Espainian eta Latinoamerikan, eta zeharka lehiakortasuna, efizientzia, hazkundea eta bikaintasuna hobetzen laguntzea.
Orain arte, Turespaña Espainiako Turismo Institutuan egin du lan Esperanza Aguirrek Madrilgo presidente kargua utzi eta gero.
Aguirre Zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Estatuko funtzionarioa da 1976az geroztik. Turespañako iturrien arabera, bihar bertan egingo du eszedentzia eskaera.