Politika -
Estradizioa
Frantziak Cristina Goirizelaia ETAko kidea espainiaratu du
Auzitegi Nazionalak talde armatuarekin kolaboratzea egotzita eskatu du espainiaratzea.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak Cristina Goirizelaia ETAko kidea Frantziatik Espainiara eraman du ostegun honetan, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez.
Auzitegi Nazionalak talde armatuarekin kolaboratzea egotzita eskatu du espainiaratzea.
Poliziaren arabera, Goirizelaia 1967an jaio zen, Bergaran (Gipuzkoa), eta Herri Batasuneko zinegotzi izan zen Igorren (Bizkaia).
Hain zuzen ere, 1999an ETAren "Bizkaia" taldean sartzea eta bere baserria babesleku eta biltegi gisa erabiltzea egozten diote.
2000 urtean, Poliziak "Bizkaia" taldea desegin eta gero, ihes egin zuen, betiere Poliziaren esanetan.
Goirizelaia 2003ko urtarrilaren 10ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Daxen, Carlos Saez de Eguilazekin eta Ana Miren Alberdirekin batera.
Atxilotu zituzten unean, 72.000 euro zeramatzaten, ustez estortsio eginez lortua. Hori dela eta, Parisko Epaitegiak 15 urteko espetxe zigorra ezarri zien, 2008ko otsailean, ETAren estortsio taldeko kideak izatea egotzita.