Politika -
Erreakzioak
Masek, erregeari:'Indarrak batu nahi ditugu, baina Europar Batasunean'
"Mugak ez dituzte jada Estatuek jartzen, Europar Batasunak baizik", esan du Generalitateko presidenteak erregearen mezuagatik galdetu diotenean.
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak esan du Kataluniaren asmoa "indarrak batzea" dela, baina Europar Batasunaren "aterkiaren" babesean, eta asmo horrek ez duela "zatiketarekin zerikusirik".
"Indarrak batu nahi ditugun lehebak gara, baina EBn egin nahi dugu hori. Mugak ez dituzte jada Estatuek jartzen, Europar Batasunak baizik", esan du Generalitateko presidenteak erregearen mezuagatik galdetu diotenean.
Kataluniako presidenteak lore eskaintza egin du goizean Montjuicen, Bartzelonan, Francesc Macià Generalitateko presidentea izandakoaren hilobian. Masek, gainera, erregearen mezua zuzenean ikusi ez zuela aitortu du, Kataluniako Gobernu berriaren eraketan lanean ari zelako.